Atzo hil zen, 81 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren.
Haren seme-alabak: Lierni eta Patxi, Iker eta Leire; bilobak: Elixabet, Ander, Aritz, Jon eta Oier; anai-arrebak: Xabier eta Lourdes, Imanol eta M.ª Eugenia eta Jon Mikel eta Elo; ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak.
Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHAR, ASTELEHENA, arratsaldeko ZAZPIETAN, SEBASTIAN MARTIRIA (Antigua auzoa) parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.