Burgosen hil zen, 2024ko abuztuaren 27an, 73 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren.
Bere bikotea: Duñike; alaben ama: Sandra; alabak: Jacqueline eta Kevin, Karen eta Aitor, Izaskun eta Israel; bilobak: Shannon, Aimar, Alaitz, Jagoba, John, Kepa, Iona, Asier eta Clara; anai-arrebak, ezkon anai-arrebak, ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak.
Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela GAUR, OSTEGUNA, arratsaldeko BOSTERDIETAN (17:30), Zestoako ANDRE MARIAREN JAIOKUNDEKO parroki elizan, gorputza bertan dela, egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.
“Un agradecimiento muy especial a los amig@s de San Pedro del Monte, Burgos”